Garenak enpresei zuzenduriko aholkularitza eta formakuntza zerbitzuak eskaintzen ditu.
Gure helburu nagusia enpresa txikiei euren gestioan laguntzea da, bai eguneroko gestioan dituzten arazoetan, bai urriago suertatzen diren beste momentu garrantzitsu batzuetan ere.
Garenaren lan taldearen barruan, perfil teknikoa duten profesionalak eta finantza-ekonomia alorretan espezializatutakoak daude.Perfil desberdin hauei esker, Garenak enpresaren egoera bere osotasunean ulertzen du, hartu beharreko erabaki edo soluzioek alderdi teknikoa, ekonomikoa eta gestio eta merkatu ezagutza bateratzen dituztelarik.
Horrela, gure zerbitzuak ohiko aholkularitzek eskaintzen dituztenen osagarriak dira.